XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Une onetan, Zeru guzia pozez betetzen da; osasun eta graziazko iturriak ixurtzen dira lurraren gañera, Purgatorioko su-garrak palakatzen dira, ta deabruak ikaraz betetzen dira.

Eta egiaz etzaio beñere eskeiñi Jaunari bere biotza biguntzeko doai aiñ egokirik, eta aiñ estimagarririk.

Ona emen beste mirari bat.

Jesu-Kristoren Gizatasun au Irutasun guziz Santuaren ispillu guziz garbia, lurreko tesoro guziak baño askoz geiago balio duan joia, apaizak Jaungoikoari aurkezten dio, ez era batera baizik askotara.

Bere eskuen artian Jaungoikoaren Semea berriro gizon egiten da, jaiotzen da, ta eskeintzen dizka bere Pasio samiñ eta eriotzaren merituak, Jaungoikoaren santutasun eta mundu errudunaren artean pakeak egiteko, Juez justu ta pekatari gaixoaren Bitarteko bezela.

Ezta apaiza bakarrik, Jesu-Kristo Jaungoikoaren begien aurrean jartzen duana.